Zornotza Saskibaloi Taldeak 1959an hasi zuen bere ibilbidea, Jose Antonio Lopez-en eskutik, bere lehenengo zuzendaria eta gaur eguneko ohorezko lehendakaria. Berau bi lagunen laguntzarekin, I�aki Renteria eta Anton Mugarza, taldea eraiki zuen.

Hirurak Bilbon ikasten zeudelarik, herrian sortutako hutsunea kirol faltaren ondorioz bete nahi zituzten. Denbora haietan, Frankismoaren erregimena zela medio, debekaturik zegoen elkarte politikoak sortzea, eta orduan jendeak elkarte kulturalak sortzea erabakitzen zuen, Zornotza Taldearekin gertatu zena.
Koloreei dagokionez, esan beharra dago ikurri�ako koloreak direla (gorria, orlegia eta zuria).
Ordudanik asko izan dira jasotako saskiratzeak eta taldetik pasatu diren jokalariak. Talde bakar bat izatetik, 5 izatera pasatu da. Guztira taldeak 100 gazte inguru mugitzen ditu Amorebietan, gehiengoa bertako ikastetxekoak.